Skip to main content

Oiartzuneko geldialdia ezin hobeto joan da, 77 lagun pasatu dira ihes-gelatik, 61 emakume eta 16 gizon. Guztira 19 taldek hartu dute parte. 

Hurrengo asteburuan Lemoara hurbilduko da. Oraindik aukera dago erreserbak egiteko. Webgunearen bitartez aukeratu hobetoen etortzen zaizun eguna eta ordua, eta animatu lagunekin edo familiarekin parte hartzera. 

“17. logela” du izena ihes-gelak eta honela laburbiltzen da istorioa: Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatuko da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko.