Skip to main content

Guztira 19 talde gerturatu dira asteburuan ihes-gela ibiltariak Lemoan egin duen geldialdira, 76 pertsona. Herritar horietatik, 51 emakumeak izan dira eta 25 gizonak. Adinari dagokionez, 31-64 urteko herritarrak izan dira nagusi. 

Kontsumitzailea erdigunean jarri eta euskara erabiltzeko aukera eskaintzen duten espazioak identifikatuko dituen Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sortu zen aurreko urtean ihes-gela. Gizartearen aktibazioa eta kanpainaren zabalpena sustatzeko asmoa du formatu berri honek.

“17. logela” du izena ihes-gelak eta honela laburbiltzen da istorioa: Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatuko da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko.

Hurrengo geldialdiak.

Hurrengo geldialdiak Lazkaon, Olaberrian, Legazpin eta Eibarren egingo ditu ihes-gelak. Erreserbak webgunearen bitartez egiten dira. Animatu parte hartzera eta erreserbatu zuen txanda!