Skip to main content
ihes-gela
ihes gela - 17. logela

Ongi etorri 17. logelara

Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko.

 

Ahaztu estresa, ahaztu arazoak, ahaztu kezkatzen zaituen guztia… Zatoz 17. logelara. Lehen 40 minutuak dohainik dira, gozatu, eta amets on!
Egin zure erreserba
pattern-2

40

minutu

16

urtetik gora

5

lagun gehienez

Non egin erreserba

  • Egin klik hemen
  • Aukeratu herria, data eta ordua
  • Galdetegia bete
  • Ziurtatu konfirmazio mezua jaso duzula emailean (baliteke emaila SPAM karpetara iritsi izana)

*Erreserba bakoitza, izena eman duen pertsonarentzako eta bere taldekideentzako baliagarria da.

*Erreserba egiteko aukera, data bera baino hilabete lehenago zabalduko da.

*Erreserba bertan behera utzi nahi izanez gero, jarraitu konfirmazio mezuko jarraibideak edo idatzi helbide honetara info@euskarazbarrabarra.eus erreserbako eguna eta ordua baino 72 ordu lehenago.

Thotel hoteleko 17. logelara iritsi zara

Informazio praktikoa

Ihes-gelaren jatorria

Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sustatu du Eusko Jaurlaritzak ’17. logela’. Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela honek helburu du aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea, kanpaina elikatzearekin batera.

Parte-hartzaile kopurua

Gehienez, 5 lagunek parte hartu dezakete saio bakoitzean, espazioari eta jokoaren ezaugarriei behar bezala erantzuteko.

Iraupena

Saio bakoitzak 40 minutuko iraupena du. Denbora tarte horretan ihes-gelatik irtetea lortu ezean, amaitutzat emango da jokoa.

Baldintzak

16 urtetik gora, euskara ulertu edota hitz egiteko gai den edonork, mugarik gabe parte hartu dezake ihes-gelan. Gurpildun aulkia behar dutenek ere irisgarritasuna bermatuta dute.

17. logela ihes-gela ibiltariaren inaugurazioa
Euskal Herri osoan barrena hainbat geldialdi egingo ditu ihes-gela ibiltariak. Kontsultatu hurbilen duzuna eta egin erreserba!

Egin zure erreserba

Ihes gela atea barra-barra