Skip to main content

Ihes-gela ibiltariak herritarrak liluratzen jarraitzen du! Urtarrilean zehar, Donostian, Bilbon eta Zaldibarren egin ditu geldialdiak, eta 159 pertsona igaro dira bertatik.

Partaideen sexuari erreparatuz gero, emakumezkoak izan dira nagusi, %69arekin, eta gizonezkoak %31 izan dira. Adinari dagokionez, 31-64 urte bitarteko herritarrak izan dira gehien parte hartu dutenak, 87 pertsona. 

Taldeka hartzen da parte jokoan, 5 lagunek osatuta gehienez. Kontsumitzailea erdigunean jarri eta euskara erabiltzeko aukera eskaintzen duten espazioak identifikatuko dituen Euskara barra-barra egitasmoaren baitan sortu zen aurreko urtean ihes-gela. Gizartearen aktibazioa eta kanpainaren zabalpena sustatzeko asmoa du formatu berri honek “17. logela” erronka misteriotsuarekin. 

Adi egon ihes-gelaren hurrengo kokaleku eta datei!