Skip to main content

Martxoaren 31ean aurkeztu da Euskaraz barra-barra marka berri bateratua Donostiako Forum Sport establezimenduan. Euskaraz barra-barra est un symbole qui identifie les lieux où les citoyens peuvent s’exprimer en basque.

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak, Hiruko Itunaren barruan, Euskaraz barra-barra marka aurkeztu dute gaur Donostian egindako ekitaldian. Marka berri honek merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz hitz egiteko guneak identifikatzen ditu. Afin de mettre le consommateur au centre et de réduire le stress linguistique, le projet s’étendra à tout le Pays Basque. Euskara gaitasuna identifikatuko eta aitortuko duen marka bateratu da, euskararen lurralde guztietara zabalduko dena. Hasieran eremu pribatuan jarriko da martxan eta etorkizunean eta pixkanaka-pixkanaka eremu publikora hedatzea ere aztertuko da. Herri eta hiri batzuetan hasi eta urtetik urtera euskararen lurralde osora zabalduko den egitasmoa da.

Donostian egin den ekitaldian parte hartu dute Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Nafarroako Gobernuan Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok, Euskararen Erakunde Publikoko Lehendakari Antton Curutcharry-k, Donostiako alkate Eneko Goiak, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendari Elena Morenok eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko kide Haika Aizpuruak.

Euskaraz barra-barra ikurraren helburua da bezero euskaldunei adieraztea euskaraz egiteko aukera dutela ikurra duten establezimendu edo entitateetan izan ere, marka duten guneetan bermatuta egongo da euskaraz ulertzeko gaitasun nahikoa dagoela uneoro. Bingen Zupiria sailburuak azpimarratu duenez “atxikimenduari baino, gaitasunari lotuta egongo da marka banatzeko irizpidea”. Egitasmoan parte hartzen duten udalek izango dute marka banatzeko eta betearazteko ardura.

Euskal Herriko ahalik eta establezimendu gehienetan euskara erabiltzeko aukera bermatzea da erronka nagusia, honako lau helburu hauek oinarri hartuta:

  • Encourager l’utilisation de la langue basque, notamment dans le secteur commercial
  • Respecter et garantir les droits linguistiques des citoyens
  • Réduire le stress linguistique des bascophones
  • Promouvoir la sensibilisation et les engagements autour de la revitalisation de la langue basque