Skip to main content

Ihes-gelak ez du atsedenik hartzen, Legazpin egin du bere azken geldialdia. 70 herritar izan dira bertan parte hartu dutenak, guztira 18 taldeetan banatuta. Kasu honetan ere, sexuari dagokionez, emakumeak izan dira nagusi, 55 emakume. Bestalde, adinari dagokionez ere, beste behin, 31-64 urte bitarteko herritarrak izan dira gehien animatu direnak, 39 pertsona. 

Asteburu honetan Eibarren egingo du geldialdia ihes-gelak, honezkero txanda guztiak erreserbatuta daude. Eibarren ostean, Arbizu, Baztan eta Barakaldo bisitatuko ditu ihes-gelak. Erreserbak egiteko epea zabalik dago webgunean, erraz-erraza da, beraz, animatu eta parte hartu!